lanean euskaraz

Merkataritza gutunak era honetara banatuko ditugu:

A.- GOIBURUA = ENCABEZAMIENTO

Idazpurua = Membrete / Helbidea = Dirección / Erreferentzia = Referencia / Gaia = Asunto /

Data = Fecha / Hasierako agurra = Saludo

B.- GORPUTZA = CUERPO

Sarrera = Introducción / Testua = Texto

C.- OINA = PIE

Bukaerako agurra = Despedida / Sinadura = Firma / Oharra = Nota / Eranskina = Anexo

 

 

 

Data: Bere garrantziagatik ez da inoiz ahaztu behar. Datu beharrezkoak hauexek dira: Idazten duenaren hiria edo herria, hilaren eguna, hila eta urtea. Datu guztiak, herriaren izena izan ezik, minuskulaz idatziko dira: Bilbon, 2001-eko azaroaren 10-ean Tolosan, 2004-ko abenduaren 6-an Agurra: Hauexek dira gehien erabiltzen diren adierazpenak: Jaun Agurgarriak: Andere Agurgarria: Agur Jaun/Anderea: Gutunaren ideiaren garapenerako hainbat esaldi, egoeraren arabera egokitu beharrekoak: Gure gogoaren kontra... ...gatik oso harriturik gaude ...ren berri ematera beharturik gaude. Zoritxarrez, ...ra beharturik gaude ... Atsekabez, ...ra beharturik Arazoak ondorio onak ekarriko dituela ez dugu zalantzan jartzen ..... Egingo dizuelakoan gaude.... .... duzuela espero dugu. Gure hutsegiteaz jabeturik.... ... gure errua onartzen dugu. ....arengatik dela eta barkatzeko eskatzen dizuegu. Zuen bidalketaz konforme ezin egon gaitezkeela ulertuko duzue... Salgaiak era horretan iristea sentitzen dugu. Puntualtasun eza penagarria da... Nola ahal izan den ez dugu ulertzen. Salgaiak konforme daudela egiaztatu dugu. Gure jarrera ulertuko duzuelakoan... Datu guztiak eman dizkizuegula uste dugu. Beste edozein informaziorako... ...teko zure zerbitzura gaude. Aldez aurretik eskertzen dizuegu... Bukaerako agurra:Esatekoa amaitutakoan agurtzeko, honakoak dira ohikoenak: Agur t'erdi Bihotzez, Begirunez, Besterik gabe, Agur bero bat

TOLOSALDEA Goimailako LH Institutua
Santa Lutzia 17, 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943.65.11.47
emaila: lantokian(a bildua)gmail.com